Euskera euskara Aginaga 1024x605 - euskera (euskara)

Zer da Ahari Laboratory?

Ahari Laboratory euskera (euskara) eta euskal gaiak ardatz dituen irabazi asmorik gabeko proiektu bat da. Hori dela eta, Ahari Laboratoryren xede nagusia ondare dokumental nazionala biltzea da: katalogatzea, kontserbatzea, aberastea eta komunikatzea. Hots, euskera (euskara) eta euskal gaien hedapena.

Laburbilduz:

  • Nazioartean kulturen arteko elkar ulertzea sustatzea.
  •  Euskara eta euskal gaien inguruko eduki kulturalen kopurua eta aniztasuna interneten handitzea.
  • Hezitzaileei, ikertzaileei eta, oro har, interesa duen orori baliabideak ematea.
  • Elkartutako erakundeen arteko distantzia digitala murriztea eta, bide batez, burutzen ari diren lanak bistaratzea.
Euskera euskara Lau gizon harriari tiraka Elgoibarko Soarteko probalekuan - euskera (euskara)

Zer da eskaintzen duguna?

Hartarako, erakunde ezberdinek euskera (euskara)  eta euskal gaien inguruan burutu eta burutzen ari diren lanak bistaratzen  ahaleginduko gara eta, bide batez, interesa duen orori gerturatzen.

Materialak eskuragarri jartzerako orduan, bestalde, euskal gaiak oinarri dituen liburutegi digital xume  bat osatzen ari gara.  Makina bat artxibo eta  datu-baseekin lan egiten dugu euskera (euskara),  euskal kultura,  hezkuntza eta  ikerketak bultzatzeko. Hala, euskal literaturan, antropologian eta historian espezializatutako gure bildumak informazioa emateko eta inspiratzeko diseinatuak daude.

Euskara 1024x739 - euskera (euskara)

Ahari Laboratoryren Liburutegi Digitalak bere bildumetarako sarbidea bermatzen du, eta kalitateko lan-ingurunea eskaintzen saiatzen da. Liburutegi honetako edukiak edonork erabili ditzazke, ikerketa pertsonalerako edota ikasketetarako, baina beti ere, Kontuta izanda egile eskubideak. Kasu honetan,

88x31 - euskera (euskara)
lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago, baina, ezin ditugu alde batera utzi erakunde ezberdinen egile-eskubideak. Hala, erakunde bakoitzak darabilen egile-eskubideen politika zehazterako orduan, jatorrizko iturrietara jotzea ezinbestekoa izango da.

euskera euskara 1024x729 - euskera (euskara)

Proiektu irekia

Argi utzi nahi dugun beste puntu bat zera da: liburutegian kontsulta egiterako orduan Safari interneteko nabigatzaileak arazoak eman ditzazkeela da. Hortaz, Chrome, Explorer,  Firefox  bezalako nabigatzaileak erabiltzea gomendatzen dugu.

Behin aspektu hau argi utzita, espero dugu interesgarriak eta baliagarriak suertatzea hemen argitara emango diren edukiak. Eta ez ahaztu proiektu irekia dela. Talde- lanerako prest gaude. Hortaz, Idatzi beldur gabe.

Dudaren bat izanez gero info@aharilaboratory.com helbidera idatzi dezakezue, edota, formulario hau bete. 

Laster arte, zuen zain gaude.

Emakumeak - euskera (euskara)