Ahari Laboratory euskara eta euskal gaiak ardatz dituen irabazi asmorik gabeko proiektu bat da. Hori dela eta, Ahari Laboratoryren xede nagusia erakunde ezberdinek euskal gaien inguruan burutu eta burutzen ari diren lanak bistaratzea da eta, bide batez, interesa duen orori gerturatzea.

Ahari Laboratoryn makina bat artxibo eta  datu-baseekin lan egiten dugu euskara,  euskal kultura,  hezkuntza eta  ikerketa bultzatzeko. Hala, euskal literaturan, antropologian eta historian espezializatutako gure bildumak informazioa emateko eta inspiratzeko diseinatuak daude.

Ahari Laboratory proiektu irekia da. Hots, interesa duen orok parte hartu dezake. Horrez gain, talde-lanetarako eta iradokizunak edota aholkuak jasotzeko prest gaude.

Creative Commons lizentzia
lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago, baina, ezin ditugu alde batera utzi erakunde ezberdinen egile-eskubideak. Hala, erakunde bakoitzak darabilen egile-eskubideen politika zehazterako orduan, jatorrizko iturrietara jotzea ezinbestekoa izango da. 

Behin aspektu hau argi utzita, espero dugu interesgarriak eta baliagarriak suertatzea hemen argitara emango diren edukiak.

Lau gizon harriari tiraka Elgoibarko Soarteko probalekuan